Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2014/03/07

Oihanean galdurik

Duela urte batzuk abentura ikaragarria pasatu zitzaidan, kontatuko dizuet:
Lagun bat bisitatzera nindoan “Soledad (Brasil)” -era, bidaia ongi zioan lasai-lasai baina “Amazonas” oihanaren gainetik igarotzen ari ginenean, hegazkina dardaraka hasi zen eta bidaiari guztiak urduri jarri ginen, pixkanaka-pixkanaka hegazkina berantz makurtzen hasi zen, konturatu nintzenerako lurrean ni eta bidaiari guztiak lurrean geunden.
Ni eta beste bi edo hiru atera ginen bizirik, egoera ausnartu eta gero zutitu egin nintzen.
Bizirik atera ziren beste hiru bidaiariak hartu eta ur bila abiatu ginen, bidaiarietako bat brasildarra Pepe izenekoa zen eta beste biak euskaldunak batek Jokin izena zuen eta besteak Iker.
Ibaira iritsi ginenean motxilan neukan ur botila bete nuen eta Jokinek esan zuen:
-Eta ibaia jarraitzen badugu? Agian herrixkaren bat ikusten dugu.
Pepek erantzun zuen:
-Oso idei ona.
Eta ibaia jarraitzea erabaki genuen gauza asko ikusi genituen loroak, gazelak, tximinoak, ñu batzuk …
Orduak generamatzan ibiltzen, iluntzen hasi zuen eta gose asko geneukan baina ibaiaren ondoan geundenez, motxilan neukan labana Peperi eman nion, zuhaitz adar bat eta bere zapatako lokarriarekin kanabera egiteko eskatu nion.
Bat-batean garrasi bat entzun zen:AAAAAAAAAA!!!!!!
Zuhaitz baten atzetik entzun zen garrasia eta denok garrasia entzun zen lekura abiatu ginen. Pepek besoa moztu zuen eta odol asko botatzen ari zen, odolez bustitako kamiseta zatia lurperatzeko esan nion Ikerri.
Motxilan neraman zapia mozketaren inguruan jarri nion zauria ez infektatzeko. Kanabera beste batek bukatu zuen baina gauez ibaia krokodiloz beterik zegoen eta ezin izan genuen ezer jan. Iker erori egin zen eta intsektu batzuk ikusi zituen, gustatu egin zitzaizkion eta bat hartu zuen, erakutsi zigun eta Jokinek esan zuen:
-Intsektu hori jan egin daiteke biziraupen telebista programa batean ikus nuen. Nun aurkitu duzu hori? Gehiago daude?
Eta erantzun zuen:
-Bai, asko etor zaitezte hemendik daude.
Eta Jokinek berriro:
-Baina lehenengo burua kendu behar zaie bestela pozoiturik geldituko zarete.
Ehunka zeuden ez,
milaka.Ez zuten zapore oso onak baina Jokinek esan zuen bezala baina bitamina asko zituzten eta ezer jan baino hobea zen intsektu haiek jatea.
Oso nekatuta geunden, oso ilun zegoenez su bat piztu genuen eta lotara joan behar ginen. Ezin izan nuen lorik egin eta sua itzali egin zenean beldurrak inbaditu ninduen eta pixkatxo bat lokartzea lortu nuen, esnatu nintzenean puma batek Pepe  hil zuen besteek lo egiten genuen bitartean. Beste biak esnatu nituen, kontatu nien zer gertatu zen Peperekin eta odoleztaturik zegoen kamiseta zatia ikusi nuen zuhaitz baten ondoan.
Eta esan nion Ikerri haserre:
-Kamiseta zatia lurperatzeko esan nizun!
Eta erantzun dit:
Eta zer inporta du horrek orain!?!
Nik berriro:
-Pumek odola usaintzen dute eta kamiseta zatiaren usaina usaindu dute eta Peperen zauria oraindik seko ez zegoenez ba Pepe hil egin du pumak!
Eta elkarrizketa hori bukatu bezain pronto ibaia jarraitzen segitu genuen.
-Ez al dugu ezer gosaldu behar?-esan zuen Jokinek goseturik.
Eta erantzun zion Ikerrek:
-Zer nahi duzu belarra jatea?
Jokinek berriro:
-Ez, galletak eta kafesnea.
-Eta nun aurkitu behar ditugu guk galleta eta kafesnea.-Ikerrek
Eta esan nuen nik:
-Gosaldu nahi duzue?
-Bai- biek batera
Erantzun nien:
-Begiratu gora.
Platanoz betetako platanondoak zeuden Iker igo zen gutxien pisatzen zuena zelako. Platanoak jan tripa ongi bete eta bideari jarraitu genion. Handik ez askora herrixka bat zegoen gerturatu egin ginen eta Jokini gezi batek  bihotzean eman zion eta hilik utzi zuen.
Eta esan nuen:
-Kanibalak dira!!!!
Eta korrika hasi ginen zuhaitz erori baten atzera baina atzetik jarraitzen ziguten eta ez zigun denborarik eman eta korrika egiten jarraitu behar izan genuen, atzetik jarraitzen ziguten hogei bat gizonek. Bat aurrez-aurre agertu zitzaigun eta poltsikoan gorde nuen labana erabiliz lepoa moztu nion eta korrika jarraitu genuen ezkutaleku bat aurkitu arte.
Hil egin nahi ziguten gizonak ikusten ez genituenean pixka bat gelditu ginen arnasestuka geunden eta. Oihanaren irteera bilatzen ari ginen bitartean jaguar bat ikusi genuen lotan.
Eta Ikerri esan nion isilean:
-Ez egin soinurik bestela gureak egin du.
Baina Ikerrek jaguarrari buztana zapaldu zion eta esnatu egin zen, gu berriro ere korrika hasi ginen. Iker makil batekin oztopo egin zuen eta lurrera erori ez zion altxatzeko denborarik eman eta jaguarrak jan egin zuen.

Nik oihanaren irteera aurkitu nuen  eta handik ez askora errepidea ikusi nuen eta denborarik galdu gabe harantz abiatu nintzen. Pasatu zen lehenengo autoari eskatu nion gelditzeko “auto-stop” eginez baina ez zuten gelditu bosgarren autoa pasatu arte, hark gelditu zuen, nire istorioa kontatu nion eta bere etxera eraman ninduen, handik nire familia deitu nuen gertatukoa kontatu eta euskal herrira itzuli nintzen.

Alex Santano

Sofiaren abentura

Kaixo badakit nire ipuina “behin batean...” hastea espero duzuela baina nire istorioa berezia da desberdina da izugarria da. Uiii barkatu ez naiz aurkeztu ni Sofia naiz 30 urte ditut monjeen etxe batean bizi nintzen, begi marroiak ditut, altua naiz eta ez dakit zer gehiago esan nire buruari buruz, bueno beste gauza bat bururatzen zait, niri abenturak bizitzea gustatzen zait .

Bueno hasiko naiz behingoz, ni monjeen etxean bizi nintzen nire gurasoak oso pobreak zirelako eta ezin zuten nire kargu egin orduan, ba... badakizue zer gertatu zen monjeen etxea aurrean utzi zidaten eta korrika alde-egin zuten.

Ni monjeen etxean ez nengoen gustura eta alde egin nuen 17 bat urterekin, bidean beheraka jarraitu eta herrira atera nintzen, nire lehenengo aldia zen handik ateratzea lortzen nuena eta urduri nengoen, nik ura dena ez nuen ezagutzen.

Bat-batean beste neskatila batekin elkartu nintzen:

-Zer zabiltza?-galdetu zidan.
-Ba alde egin dut eta ez dakit non geratu - erantzun nion.
-Nahi baduzu nire etxean geratu zaitezke denboralditxo batez?-esan zidan.
-Utziko zenidake?-galdetu nion.
-Bai noski-erantzun zidan.
-Eskerrik asko.
-Lasai, bakarrik ni bizi naizen lekua ez dagoela oso eskura.
-Non bizi zara?
-Ni, ikusten duzu hango mendi altu hura?
-Bai ikusten dut zer gertatzen da ba?
-Ni han bizi naizela eta herriko beste pertsona batzuk zaldiak dituzte baina nik ez dut ezer eta ibiltzen joan beharra daukat egunero, axola al zaizu?

-Ez lasai igoko naiz ibiltzen igo behar bada.
-Ba goazen.

Baina nik une horretan ez nekiena zen nire abentura hasiko zela.
Joan ginen goraka eta malda hori inoiz bukatuko ez zela zirudien gora eta gora eta gero eta malda gehiago ikusten zen eta galdetu nion:

-Behetik ez zirudien hain maldatsua!
-Esan dizut arazoa dela mendi gainean egotea nire etxea baina berdin zitzaizunez.
-Bai, bai, nik esan dut eta beteko dut.
-Ba ederki bide erdia bakarrik egin dugulako oraingoz.
-Aiiiiiii amaaaaaaa mesedez noiz bukatuko da...

Bueno horrela iraun genuen bide guztia.
Behingoz iritsi ginen neskatxa horren etxera eta oraindik ez nekien ezta nola deitzen zen ere eta galdetzera joan nintzen sukaldera bazkaria prestatzen zegoelako:

-Barkatu oraindik ez dakit nola deitzen zaren?
-Ni Oihane, zu nola deitzen zara?
-Ni Sofia,

Oihane gustatzen zait zure izena nork jarri zizun?

-Nire gurasoek baina istripu baten hil ziren eta ez nituen gehiago ikusi eta bakarrik bizi izan naiz 15 urteetatik, zuri nork jarri zizun Sofia?

-Ni txikitan nire gurasoak monjeen etxean utzi ninduten nire kargu ezin zutelako egin eta utzi zuten gauza bakarra paper batean Sofia izena izan zen eta horrela deitzen naiz Sofia.

-Oihane gehiegi esatea ez bada zure historia oso tristea da baina ez zegoen inor zure kargu egiteko?

-Ez, dirudienez ez, bueno ez dezagun horrelako gauzez hitz egin tristura bakarrik sartzen zait eta.
-Ondo da.

Azkenean egunak pasa eta egunak pasa lagun minak egin ginen eta bere etxean geratu nintzen berarekin bizitzen eta zaldi bat lortu genuen aldapa igotzeko eta ederki bizi izan ginen eta ederki bizi gara oraingoz.

Bueno zuek ez dakizuena da liburu honetan zuek agintzen duzuela bi amaiera jarriko ditut eta zuek aukeratuko duzue nola amaitzen den.

Hemen doa bigarren amaiera:

Ederki bizi ginen Oihane eta ni baina egun batean diskusio handi bat izan genuen eta bere etxetik bota ninduen, ni berriz ere lehen egunean bezala nengoen jatekorik gabe ezin nuen inora joan eta galdua, baina nik ez nekiena zen monjeak denbora guzti honetan nire bila zebiltzala eta jabetu nintzenean izugarrizko larritasuna sartu zitzaidan.

Kalean zegoen txabolatxo batean sartu nintzen eta momentu horretan jabetu nintzen bakarrik egotea ez zela nire bizia, nik norbaitekin egon beharra neukala eta neuzkan pertsona bakarrak monjeak eta Oihane ziren eta argi nuen monjeekin ez nintzela joango pasatako guztiarekin eta Ohianerengana joatea ere gaizki iruditzen zitzaidan. Beraz ez monjeak ez Oihane, txabolatxo horretan geratu behar nintzen geratzen zitzaidan denbora guztian monjeak ez aurkitzeko.

Baina pentsatzen hasi eta txabola hartatik atera behar nintzela erabaki nuen gauzak erostera joateko edo diruaren bila joateko eta hala egin nuen.

4 sagar, 2 azenario, 6 arrautza... eta horrela iraun nuen nire bizi guztia baina 3 edo 4

urte beranduago zerbait falta zitzaidala erabaki nuen edo sumatu nuen eta abentura gehiagoren bila atera nintzen. Lana aurkitu eta diru dezente izan nuenean munduari buelta ematera joan nintzen eta nire herrira bueltatu nintzenean txabola hautsi eta ezer gabe nengoen eta orduan pentsatu nuen falta zitzaidan gauza nire gurasoak zirela.

Bueno zuek zeruste duzue lortu zuela gurasoak bilatzea edo ez? Hori zuek erabakitzen duzue lehen esan dizuedan bezala, zuek zarete nagusiak.

Espero dut ipuina gustatu izana eta hurren arte.

Intza Iturrioz


2014/01/22

Europako herriak

Gales (Eneko Galarza)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Kataluniarrak (Iraia Claver)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Ingalaterra (Intza Iturrioz)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Sardiniarrak (Izaro Agirre)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Eskoziarrak (Amets Maiza)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Norvegia (Inar Etxeberria)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Bretainia (Alex Santano)



Create your own Playlist on LessonPaths!

Eskoziarrak (Aintzane Bengoetxea)



Create your own Playlist on LessonPaths!

Eskozia (Nuria Alberdi)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Italiarrak (Jone Apaolaza)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Galizia (Joseba Uribe)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Herbehereak (Txomin Rubio)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Gales (Oier Berastegi)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Gales (Iker Mintegi)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Euskal Herria (Alea Orabengoa)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Alemania (Patxi Arakama)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Danimarka (Izadi Reparaz)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Euskal Herria (Aiala Casas)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Euskal Herria (Ioritz Agirretxe)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Italia (Ainhoa Rubio)

Create your own Playlist on LessonPaths!

Finlandia (Alain Davila)


Create your own Playlist on LessonPaths!

Gales (Aimar Garcia)


Create your own Playlist on LessonPaths!

2013/06/07

Kamishibaiak

Pinotxo



Banbi



Mokoa apurtu zuen haurra



Kamilo Barraskiloa



Hartza eta haurra



Alizia


2013/05/03

Gure pintxoak


Arrainxka pintxoa


 Arrautz pintxoa, saltsa arroxan bustia

Bokayorka

Bolatxakamon

Le petit tocinet

 Ogi gainean lokartutako arrautza




Ogiurdaipiper