Páginas

2014/06/02

Problema, asteko dema

-Zenbat urte dituzu? Galdetu zion Aloñak amak aurkeztu berri zion lagunari.

-Zeuk asmatu nik esaten dizudana kontuan hartuz- erantzun zion mutilak: erlojuaren orratzek hirurak eta hamar direnean osatzen duten angeluak neurtzen duen adina urte dauzkat.

Eta Aloñak, 11 urte soilik izan arren matematikan oso trebea zenez, 20 segundo nahikoak izan zituen erantzun bat emateko:

- Aizu, baina, nik baino 14 urte gehiago besterik ez badauzkazu!


Zer iruditzen zaizu? Asmatu al zuen Aloñak amaren senargai berriaren adina?


No hay comentarios:

Publicar un comentario