Begira arretaz irudia eta galdera hauek erantzun:
-Zenbat txakur egonen dira 10. tokian? Eta 22.ean? Eta 43.ean?
Saia zaitez matematikariek bezala lan egiten eta aurkitu edozein tokitan zenbat txakur egonen diren kalkulatzeko formula.
Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas
2014/06/08
2014/06/02
Problema, asteko dema
-Zenbat urte dituzu? Galdetu
zion Aloñak amak aurkeztu berri zion lagunari.
-Zeuk
asmatu nik esaten dizudana kontuan hartuz- erantzun zion mutilak: erlojuaren
orratzek hirurak eta hamar direnean osatzen duten angeluak neurtzen duen adina
urte dauzkat.
Eta
Aloñak, 11 urte soilik izan arren matematikan oso trebea zenez, 20 segundo nahikoak
izan zituen erantzun bat emateko:
-
Aizu, baina, nik baino 14 urte gehiago besterik ez badauzkazu!
Zer iruditzen zaizu? Asmatu al zuen Aloñak amaren senargai
berriaren adina?
2014/05/24
Eta Xgarrenean?
Begira arretaz irudia eta galdera hauek erantzun:
-Zenbat elur maluta egonen dira 10. tokian? Eta 22.ean? Eta 43.ean?
Saia zaitez matematikariek bezala lan egiten eta aurkitu edozein tokitan zenbat maluta egonen diren kalkulatzeko formula.
2014/05/18
Ura
Hiru
edalontzi urez beteta eta beste hiru hutsik ditugu. Nola lortuko dugu edalontzi
hutsak eta beteak tartekatzea, edalontzi bat bakarrik mugituz?
2014/05/11
Hauteskundeak
Hogei ikasleko gela batean, gelako ordezkaria
aukeratzeko hauteskundeak egin dira eta lau ikasle izan dira kargurako aurkeztu
direnak. Irabazleak 2, 4 eta 6 botoko aldea atera die beste hiru hautagaiei.
Zenbat boto jaso du hautagai bakoitzak?
2014/05/04
2014/04/28
Problema, asteko dema
-Idatzi
zenbaki bakoitza dagokion laukitxoan, baina kontuz, kontuan hartu hemen datozen
jarraibideak:
a)
3,5 eta 9 goiko errenkadan daude
b)
2,6 eta 7 beheko errenkadan daude
c)
1,2,3,4,5, eta 6 ez daude ezkerreko zutabean
d)
1,2,5,7,8 eta 9 ez daude eskuineko zutabean
2014/04/06
Problema, asteko dema.
Zenbat pisatuko dute adreilu eta
erdik, jakinik, adreilu batek kilo bat gehi adreilu erdi bat pisatzen duela?
2014/03/31
Eta Xgarrenean
Begira arretaz irudia eta galdera hauek erantzun:
-Zenbat bloke egonen dira 10. tokian? Eta 22.ean? Eta 43.ean?
Saia zaitez matematikariek bezala lan egiten eta aurkitu edozein tokitan zenbat bloke egonen diren kalkulatzeko formula.
2014/03/23
Eta Xgarrenean?
Begira arretaz irudia eta galdera hauek erantzun:
-Zenbat bloke egonen dira 10. tokian? Eta 22.ean? Eta 43.ean?
Saia zaitez matematikariek bezala lan egiten eta aurkitu edozein tokitan zenbat bloke egonen diren kalkulatzeko formula.
-Zenbat bloke egonen dira 10. tokian? Eta 22.ean? Eta 43.ean?
Saia zaitez matematikariek bezala lan egiten eta aurkitu edozein tokitan zenbat bloke egonen diren kalkulatzeko formula.
2014/03/16
Problema, asteko dema
Anderrek eta Ainarak enpresa
berean lan egiten dute eta soldata bera jasotzen dute. Krisi garaian bagaude
ere, Anderrek bere soldata hirukoiztea eskatu du eta Ainarak berriz bere
ugazabari orain irabazten duen soldatari %200a gehitzeko eskatu dio. Zorionez
biek eskatutakoa lortuko balute, nork irabaziko luke gehiago igoera onderen?
2014/03/09
2014/03/06
2014/02/22
Problema, asteko dema
Josunek
2 urte dauzka eta gurasoek igerileku txiki bat erosi diote lorategian
jolasteko. Igerilekua betetzeko 64 litro ur behar dira. Aitak 400 cl-ko ontzi
bat erabiltzen badu betetzeko, zenbat ontzi ur bota beharko ditu igerilekua
betetzeko?
-Eta
800 cl-ko ontzi bat erabiltzen badu?
-Eta
litro erdiko ontzi bat erabiltzen badu?
-Zenbat
cm3 egonen dira igerilekua erdiraino beteta dagoenean?
2014/02/10
Oporretan kanpinera
Oporretan kanpinera joan nahi dugu eta gauzak prestatzen
hasi gara. Kanpinean jartzeko mahaia, aulkiak eta irteeretarako picnic mahai
bat ikusi ditugu katalogo batean baina datu batzuk falta zaizkie. Dendara joan
aurretik datu horiek kalkulatu behar ditugu. Horretarako hemen daukazuelan-fitxa, pruduktuen prezio eta beherapenekin eta osatu beharreko taula.
Falta diren datuak kalkulatu eta taula osatzen duzuenean,
artxiboa gorde behar duzue. Ondoren postaz mezu bat bidali, ariketa egin duzuela esanez eta artxiboa erantsiz.
2014/02/02
Erosketak egiten(3)
Goazen salneurriekin eta beherapenekin jolastera. Hemen daukazue supermerkatuko produktu zerrenda bat, beren prezio eta beherapenekin, baina guztiei daturen bat falta zaie, zuek kalkulatu beharko duzuena hain zuzen ere. Kalkulatzen dituzuen datuak txukun ordenatu eta gordetzeko, fitxa hau ireki behar duzue lehendabizi. Bertako taulan datuak sartu eta zuen USB memorian edo ordenadorean gorde. Azkenik, postaz mezu bat bidali behar didazue ariketa egin duzuela abisatuz eta mezu horrekin batera erantsita zuen USB memorian gorde duzuen artxiboa bidali behar didazue.
2014/01/26
Erosketak egiten (2)
Goazen salneurriekin eta beherapenekin jolastera. Hemen daukazue supermerkatuko produktu zerrenda bat, beren prezio eta beherapenekin, baina guztiei daturen bat falta zaie, zuek kalkulatu beharko duzuena hain zuzen ere.
Kalkulatzen dituzuen datuak txukun ordenatu eta gordetzeko, fitxa hau ireki behar duzue lehendabizi. Bertako taulan datuak sartu eta zuen USB memorian edo ordenadorean gorde.
Azkenik, postaz mezu bat bidali behar didazue ariketa egin duzuela abisatuz eta mezu horrekin batera erantsita zuen USB memorian gorde duzuen artxiboa bidali behar didazue.
2014/01/20
Erosketak egiten(1)
Goazen
salneurriekin eta beherapenekin jolastera. Hemen daukazue
supermerkatuko produktu zerrenda bat, beren prezio eta beherapenekin,
baina guztiei daturen bat falta zaie, zuek kalkulatu beharko duzuena
hain zuzen ere.
Kalkulatzen
dituzuen datuak txukun ordenatu eta gordetzeko, fitxa hau ireki behar
duzue lehendabizi. Bertako taulan datuak sartu eta zuen USB memorian edo ordenadorean gorde.
Azkenik,
postaz mezu bat bidali behar didazue ariketa egin duzuela abisatuz
eta mezu horrekin batera erantsita zuen USB memorian gorde duzuen
artxiboa bidali behar didazue.
2014/01/12
Problema, asteko dema
Freskagarri batek 2,20 € balio ditu eta bi erosten baditut, bigarrena erdia ordainduko dut. Prezio osoaren zein ehuneko aurreztuko nuke biak erosiko banitu?
2013/12/15
Problema asteko dema
Kalkula
itzazu Keparen, Dorletaren eta Ximunen adinak kontuan hartuz:
1.-Hiruren
artean 24 urte batzen dituztela
2.-Dorletak,
Kepak eta Ximunek batzen dituzten adina urte dauzkala
3.-Ximunek
Keparen adin bikoitza daukala
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


















