Páginas

2014/03/07

Sofiaren abentura

Kaixo badakit nire ipuina “behin batean...” hastea espero duzuela baina nire istorioa berezia da desberdina da izugarria da. Uiii barkatu ez naiz aurkeztu ni Sofia naiz 30 urte ditut monjeen etxe batean bizi nintzen, begi marroiak ditut, altua naiz eta ez dakit zer gehiago esan nire buruari buruz, bueno beste gauza bat bururatzen zait, niri abenturak bizitzea gustatzen zait .

Bueno hasiko naiz behingoz, ni monjeen etxean bizi nintzen nire gurasoak oso pobreak zirelako eta ezin zuten nire kargu egin orduan, ba... badakizue zer gertatu zen monjeen etxea aurrean utzi zidaten eta korrika alde-egin zuten.

Ni monjeen etxean ez nengoen gustura eta alde egin nuen 17 bat urterekin, bidean beheraka jarraitu eta herrira atera nintzen, nire lehenengo aldia zen handik ateratzea lortzen nuena eta urduri nengoen, nik ura dena ez nuen ezagutzen.

Bat-batean beste neskatila batekin elkartu nintzen:

-Zer zabiltza?-galdetu zidan.
-Ba alde egin dut eta ez dakit non geratu - erantzun nion.
-Nahi baduzu nire etxean geratu zaitezke denboralditxo batez?-esan zidan.
-Utziko zenidake?-galdetu nion.
-Bai noski-erantzun zidan.
-Eskerrik asko.
-Lasai, bakarrik ni bizi naizen lekua ez dagoela oso eskura.
-Non bizi zara?
-Ni, ikusten duzu hango mendi altu hura?
-Bai ikusten dut zer gertatzen da ba?
-Ni han bizi naizela eta herriko beste pertsona batzuk zaldiak dituzte baina nik ez dut ezer eta ibiltzen joan beharra daukat egunero, axola al zaizu?

-Ez lasai igoko naiz ibiltzen igo behar bada.
-Ba goazen.

Baina nik une horretan ez nekiena zen nire abentura hasiko zela.
Joan ginen goraka eta malda hori inoiz bukatuko ez zela zirudien gora eta gora eta gero eta malda gehiago ikusten zen eta galdetu nion:

-Behetik ez zirudien hain maldatsua!
-Esan dizut arazoa dela mendi gainean egotea nire etxea baina berdin zitzaizunez.
-Bai, bai, nik esan dut eta beteko dut.
-Ba ederki bide erdia bakarrik egin dugulako oraingoz.
-Aiiiiiii amaaaaaaa mesedez noiz bukatuko da...

Bueno horrela iraun genuen bide guztia.
Behingoz iritsi ginen neskatxa horren etxera eta oraindik ez nekien ezta nola deitzen zen ere eta galdetzera joan nintzen sukaldera bazkaria prestatzen zegoelako:

-Barkatu oraindik ez dakit nola deitzen zaren?
-Ni Oihane, zu nola deitzen zara?
-Ni Sofia,

Oihane gustatzen zait zure izena nork jarri zizun?

-Nire gurasoek baina istripu baten hil ziren eta ez nituen gehiago ikusi eta bakarrik bizi izan naiz 15 urteetatik, zuri nork jarri zizun Sofia?

-Ni txikitan nire gurasoak monjeen etxean utzi ninduten nire kargu ezin zutelako egin eta utzi zuten gauza bakarra paper batean Sofia izena izan zen eta horrela deitzen naiz Sofia.

-Oihane gehiegi esatea ez bada zure historia oso tristea da baina ez zegoen inor zure kargu egiteko?

-Ez, dirudienez ez, bueno ez dezagun horrelako gauzez hitz egin tristura bakarrik sartzen zait eta.
-Ondo da.

Azkenean egunak pasa eta egunak pasa lagun minak egin ginen eta bere etxean geratu nintzen berarekin bizitzen eta zaldi bat lortu genuen aldapa igotzeko eta ederki bizi izan ginen eta ederki bizi gara oraingoz.

Bueno zuek ez dakizuena da liburu honetan zuek agintzen duzuela bi amaiera jarriko ditut eta zuek aukeratuko duzue nola amaitzen den.

Hemen doa bigarren amaiera:

Ederki bizi ginen Oihane eta ni baina egun batean diskusio handi bat izan genuen eta bere etxetik bota ninduen, ni berriz ere lehen egunean bezala nengoen jatekorik gabe ezin nuen inora joan eta galdua, baina nik ez nekiena zen monjeak denbora guzti honetan nire bila zebiltzala eta jabetu nintzenean izugarrizko larritasuna sartu zitzaidan.

Kalean zegoen txabolatxo batean sartu nintzen eta momentu horretan jabetu nintzen bakarrik egotea ez zela nire bizia, nik norbaitekin egon beharra neukala eta neuzkan pertsona bakarrak monjeak eta Oihane ziren eta argi nuen monjeekin ez nintzela joango pasatako guztiarekin eta Ohianerengana joatea ere gaizki iruditzen zitzaidan. Beraz ez monjeak ez Oihane, txabolatxo horretan geratu behar nintzen geratzen zitzaidan denbora guztian monjeak ez aurkitzeko.

Baina pentsatzen hasi eta txabola hartatik atera behar nintzela erabaki nuen gauzak erostera joateko edo diruaren bila joateko eta hala egin nuen.

4 sagar, 2 azenario, 6 arrautza... eta horrela iraun nuen nire bizi guztia baina 3 edo 4

urte beranduago zerbait falta zitzaidala erabaki nuen edo sumatu nuen eta abentura gehiagoren bila atera nintzen. Lana aurkitu eta diru dezente izan nuenean munduari buelta ematera joan nintzen eta nire herrira bueltatu nintzenean txabola hautsi eta ezer gabe nengoen eta orduan pentsatu nuen falta zitzaidan gauza nire gurasoak zirela.

Bueno zuek zeruste duzue lortu zuela gurasoak bilatzea edo ez? Hori zuek erabakitzen duzue lehen esan dizuedan bezala, zuek zarete nagusiak.

Espero dut ipuina gustatu izana eta hurren arte.

Intza Iturrioz


No hay comentarios:

Publicar un comentario