Duela urte batzuk abentura ikaragarria pasatu
zitzaidan, kontatuko dizuet:
Lagun bat bisitatzera nindoan “Soledad (Brasil)” -era,
bidaia ongi zioan lasai-lasai baina “Amazonas” oihanaren gainetik igarotzen ari
ginenean, hegazkina dardaraka hasi zen eta bidaiari guztiak urduri jarri ginen,
pixkanaka-pixkanaka hegazkina berantz makurtzen hasi zen, konturatu
nintzenerako lurrean ni eta bidaiari guztiak lurrean geunden.
Ni eta beste bi edo hiru atera ginen bizirik, egoera
ausnartu eta gero zutitu egin nintzen.
Bizirik atera ziren beste hiru bidaiariak hartu eta ur
bila abiatu ginen, bidaiarietako bat brasildarra Pepe izenekoa zen eta beste
biak euskaldunak batek Jokin izena zuen eta besteak Iker.
Ibaira iritsi ginenean motxilan neukan ur botila bete
nuen eta Jokinek esan zuen:
-Eta ibaia jarraitzen badugu? Agian herrixkaren bat
ikusten dugu.
Pepek erantzun zuen:
-Oso idei ona.
Eta ibaia jarraitzea erabaki genuen gauza asko ikusi
genituen loroak, gazelak, tximinoak, ñu batzuk …
Orduak generamatzan ibiltzen, iluntzen hasi zuen eta
gose asko geneukan baina ibaiaren ondoan geundenez, motxilan neukan labana
Peperi eman nion, zuhaitz adar bat eta bere zapatako lokarriarekin kanabera
egiteko eskatu nion.
Bat-batean garrasi bat entzun zen:AAAAAAAAAA!!!!!!
Zuhaitz baten atzetik entzun zen garrasia eta denok
garrasia entzun zen lekura abiatu ginen. Pepek besoa moztu zuen eta odol asko
botatzen ari zen, odolez bustitako kamiseta zatia lurperatzeko esan nion
Ikerri.
Motxilan neraman zapia mozketaren inguruan jarri nion
zauria ez infektatzeko. Kanabera beste batek bukatu zuen baina gauez ibaia
krokodiloz beterik zegoen eta ezin izan genuen ezer jan. Iker erori egin zen
eta intsektu batzuk ikusi zituen, gustatu egin zitzaizkion eta bat hartu zuen,
erakutsi zigun eta Jokinek esan zuen:
-Intsektu hori jan egin daiteke biziraupen telebista
programa batean ikus nuen. Nun aurkitu duzu hori? Gehiago daude?
Eta erantzun zuen:
-Bai, asko etor zaitezte hemendik daude.
Eta Jokinek berriro:
-Baina lehenengo burua kendu behar zaie bestela
pozoiturik geldituko zarete.
Ehunka zeuden ez,
milaka.Ez zuten zapore oso onak baina Jokinek esan
zuen bezala baina bitamina asko zituzten eta ezer jan baino hobea zen intsektu
haiek jatea.
Oso nekatuta geunden, oso ilun zegoenez su bat piztu
genuen eta lotara joan behar ginen. Ezin izan nuen lorik egin eta sua itzali
egin zenean beldurrak inbaditu ninduen eta pixkatxo bat lokartzea lortu nuen,
esnatu nintzenean puma batek Pepe hil zuen besteek lo egiten genuen bitartean.
Beste biak esnatu nituen, kontatu nien zer gertatu zen Peperekin eta
odoleztaturik zegoen kamiseta zatia ikusi nuen zuhaitz baten ondoan.
Eta esan nion Ikerri haserre:
-Kamiseta zatia lurperatzeko esan nizun!
Eta erantzun dit:
Eta zer inporta du horrek orain!?!
Nik berriro:
-Pumek odola usaintzen dute eta kamiseta zatiaren
usaina usaindu dute eta Peperen zauria oraindik seko ez zegoenez ba Pepe hil
egin du pumak!
Eta elkarrizketa hori bukatu bezain pronto ibaia
jarraitzen segitu genuen.
-Ez al dugu ezer gosaldu behar?-esan zuen Jokinek
goseturik.
Eta erantzun zion Ikerrek:
-Zer nahi duzu belarra jatea?
Jokinek berriro:
-Ez, galletak eta kafesnea.
-Eta nun aurkitu behar ditugu guk galleta eta
kafesnea.-Ikerrek
Eta esan nuen nik:
-Gosaldu nahi duzue?
-Bai- biek batera
Erantzun nien:
-Begiratu gora.
Platanoz betetako platanondoak zeuden Iker igo zen
gutxien pisatzen zuena zelako. Platanoak jan tripa ongi bete eta bideari
jarraitu genion. Handik ez askora herrixka bat zegoen gerturatu egin ginen eta
Jokini gezi batek bihotzean eman zion eta hilik utzi zuen.
Eta esan nuen:
-Kanibalak dira!!!!
Eta korrika hasi ginen zuhaitz erori baten atzera
baina atzetik jarraitzen ziguten eta ez zigun denborarik eman eta korrika
egiten jarraitu behar izan genuen, atzetik jarraitzen ziguten hogei bat
gizonek. Bat aurrez-aurre agertu zitzaigun eta poltsikoan gorde nuen labana
erabiliz lepoa moztu nion eta korrika jarraitu genuen ezkutaleku bat aurkitu
arte.
Hil egin nahi ziguten gizonak ikusten ez genituenean
pixka bat gelditu ginen arnasestuka geunden eta. Oihanaren irteera bilatzen ari
ginen bitartean jaguar bat ikusi genuen lotan.
Eta Ikerri esan nion isilean:
-Ez egin soinurik bestela gureak egin du.
Baina Ikerrek jaguarrari
buztana zapaldu zion eta esnatu egin zen, gu berriro ere korrika hasi ginen.
Iker makil batekin oztopo egin zuen eta lurrera erori ez zion altxatzeko
denborarik eman eta jaguarrak jan egin zuen.
Nik oihanaren irteera aurkitu nuen eta handik ez
askora errepidea ikusi nuen eta denborarik galdu gabe harantz abiatu nintzen.
Pasatu zen lehenengo autoari eskatu nion gelditzeko “auto-stop” eginez baina ez
zuten gelditu bosgarren autoa pasatu arte, hark gelditu zuen, nire istorioa
kontatu nion eta bere etxera eraman ninduen, handik nire familia deitu nuen
gertatukoa kontatu eta euskal herrira itzuli nintzen.
Alex Santano
No hay comentarios:
Publicar un comentario