Páginas

2013/03/11

Euskal Herrian dantzan

Euskal Herriko 100 toki erakusten dizkigun bideoa. Eta guztietan dantzan gainera. Gero geografia ikastea aspergarria dela esango dute.

2013/03/07

Problema, asteko dema

Andoni diru premian zegoen eta banketxean ez zioten mailegurik eman nahi. Beste erremediorik ez zuenez bere lagunei eskatzea erabaki zuen. Dirutza hau jaso zuen:

-Josuk 109 € utzi zizkion.
-Peruk Josuren zazpikoitza.
-Mattinek Peruk baino 1417 € gehiago.
-Amaiak 2289 € .

Jakin nahi al duzu zer egin zuen Andonik diru horrekin? Horretarako kalkulagailua erabiliz, Andonik zenbat diru lortu zuen kalkulatu eta ondoren kalkulagailuari buelta eman (180º biratu).


2013/03/05

Badator Korrika


BAGOAZ!
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…

BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!

ARO GARAIKIDEA (Jolas Taldea)