Páginas

2013/03/07

Problema, asteko dema

Andoni diru premian zegoen eta banketxean ez zioten mailegurik eman nahi. Beste erremediorik ez zuenez bere lagunei eskatzea erabaki zuen. Dirutza hau jaso zuen:

-Josuk 109 € utzi zizkion.
-Peruk Josuren zazpikoitza.
-Mattinek Peruk baino 1417 € gehiago.
-Amaiak 2289 € .

Jakin nahi al duzu zer egin zuen Andonik diru horrekin? Horretarako kalkulagailua erabiliz, Andonik zenbat diru lortu zuen kalkulatu eta ondoren kalkulagailuari buelta eman (180º biratu).


No hay comentarios:

Publicar un comentario