Páginas

2012/11/05

Problema, asteko dema

Jon eta bere bi adiskideak, Mattin eta Juantxo, beti sesioan aritzen dira, edozein txikikeria nahikoa dute eztabaidan hasteko. Atzo arratsaldean bertan, ez ziren ados jartzen hiruetako zein zen zaharrena, zein erdikoa eta zein gazteena baina ez zuten inolaz ere jaiotze datarik esan nahi. Aditu nuenagatik, ondorio hauek behintzat atera nituen:
 -Jon Mattin baino zaharragoa da
 -Mattin Juantxo baino gazteagoa da
 -Juantxo Jon baino zaharragoa da
 -Ea zuk zaharrenetik gazteenera ordenatzen dituzun.

2012/10/29

SUDOKUA

Hemen daukazue Patxik ekarri duen sudokua. Bederatzi zenbakikoa da baina erraza. Animo!

2012/10/28

Galaxia baten bilakaera

Esne bidea bezalako galaxia kiribil baten bilakaera ikus daiteke bideoan, Big Bang-a gertatu ondorendik gaur egun arte (13.500 milioi urte). NASAren Pleiades super-konputagailiak egindako simulazioa da eta 300.000 argi-urteko hedadura hartzen du.