Páginas

2014/05/18

Ura

Hiru edalontzi urez beteta eta beste hiru hutsik ditugu. Nola lortuko dugu edalontzi hutsak eta beteak tartekatzea, edalontzi bat bakarrik mugituz?


2014/05/11

Hauteskundeak

Hogei ikasleko gela batean, gelako ordezkaria aukeratzeko hauteskundeak egin dira eta lau ikasle izan dira kargurako aurkeztu direnak. Irabazleak 2, 4 eta 6 botoko aldea atera die beste hiru hautagaiei. Zenbat boto jaso du hautagai bakoitzak?


2014/05/04

Sudokua

Aspaldian egin ez dugunez, hementxe duzue sudoku erraz bat. On dagizuela.



2014/04/28

Problema, asteko dema

-Idatzi zenbaki bakoitza dagokion laukitxoan, baina kontuz, kontuan hartu hemen datozen jarraibideak:

a) 3,5 eta 9 goiko errenkadan daude
b) 2,6 eta 7 beheko errenkadan daude
c) 1,2,3,4,5, eta 6 ez daude ezkerreko zutabean

d) 1,2,5,7,8 eta 9 ez daude eskuineko zutabean


2014/04/06

Problema, asteko dema.

Zenbat pisatuko dute adreilu eta erdik, jakinik, adreilu batek kilo bat gehi adreilu erdi bat pisatzen duela?