2013/03/28
Korrika txikia
Korrika txikia on PhotoPeach
Gure herri-kirolariak
Herri-kirolak on PhotoPeach
2013/03/26
2013/03/25
Batuketak poligonoetan
Kokatu
zenbaki bakoitza dagokion zirkulu edo karratuan, beti ere kontuan
harturik, karratuan kokatzen duzuna bi erpinetako zirkuluetakoen batura
izan behar dela.
2013/03/18
2013/03/17
2013/03/15
Koordenatuak
Koordenatuak lantzen egin dugun proiektuaren lanak hementxe dauzkazue. Irudien gainean klik egin eta Googel Earth-ekin egindako bidaia ikusi eta monumentu bakoitzari buruzko informazioa jasoko duzue.
2013/03/11
Amets Maiza eta Izaro Agirre txapeldunak Elgoibarren
Euskal Herrian dantzan
Euskal Herriko 100 toki erakusten dizkigun bideoa. Eta guztietan dantzan gainera. Gero geografia ikastea aspergarria dela esango dute.
2013/03/07
Problema, asteko dema
Andoni diru premian zegoen eta
banketxean ez zioten mailegurik eman nahi. Beste erremediorik ez
zuenez bere lagunei eskatzea erabaki zuen. Dirutza hau jaso zuen:
-Josuk 109 € utzi zizkion.
-Peruk Josuren zazpikoitza.
-Mattinek Peruk baino 1417 € gehiago.
-Amaiak 2289 € .
Jakin nahi al duzu zer egin zuen
Andonik diru horrekin? Horretarako kalkulagailua erabiliz, Andonik
zenbat diru lortu zuen kalkulatu eta ondoren kalkulagailuari buelta
eman (180º biratu).
2013/03/05
Badator Korrika
BAGOAZ!
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!
2013/03/04
Suscribirse a:
Entradas (Atom)