Páginas

2013/11/24

Problema, asteko dema



Josuk, Pellok, Edortak, Edurnek eta Gixanek matematika azterketa bat egin dute. Gixanek Josuk baino kalifikazio hobea lortu du. Edortak Pellok baino kalifikazio kaxkarragoa lortu du baina Edurnek baino hobea. Azkenik, Pellok Josuk baino kalifikazio eskaxagoa lortu du.
 Ordena itzazu guztiak lortutako kalifikazioaren arabera.



2013/11/18

Problema gozoa


Nola zatituko dugu tarta bat zortzi zati berdinetan, hiru ebaki soilik eginez?


2013/11/11

Problema, asteko dema

Iñigo Aritza Ikastolako gela batean 24 ikasle dira. Horietatik 2/3 Altsasukoak dira, 1/6 Olaztikoak, 1/8 Ziordikoak eta gainerakoak Urdiaingoak.
-Herri bakoitzeko zenbat ikasle dira?

Altsasuko ikasleek bi geltokitan hartzen dute autobusa. Autobus geltokian ikasleen 1/4ak igotzen dira eta Txiokako geltokian gainerakoak.

-Zenbat ikaslek hartzen dute autobusa geltokian?
-Eta zenbatek Txiokan?


2013/11/03

Problema, asteko dema


Ainhoak eta Harkaitzek hiru alaba dauzkate. Alaba hauetako bakoitzak hiru anai dauzka. Zenbat kidek osatzen dute familia osoa?