Páginas

2012/12/15

Triangeluak aurkitu



Ea zenbat triangelu aurkitzen dituzuen irudi honetan. Pista bezala esango dizuet 10 baino gehiago eta 15 baino gutxiago daudela.


2012/12/13

Arbela geometrikoa

Mosaiko politak koloretan egiteko arbela geometrikoa duzue hemen. Klik egin irudiaren gainean eta ea zer diseinu politak egiten dituzuen. Baliagarriak izan daitezke gero paperean egiteko.


2012/12/10

Eragiketa nahasiak

Klik egin irudian eta eragiketa nahasiak egiten trebatzeko ariketak agertuko zaizkizu. Hasi lehenengo mailakoak egiten eta horiek ongi egiten dituzunean bigarren mailakoetara pasa.  On egin!!


2012/12/09

Kriptograma


Aurkitu letra bakoitzaren balioa.

Mosaikoak eta teselak

Orrialde honetan dituzue mosaiko eta tesela adibide oso politak. Arte Hezkuntzako lana egiteko adibideak har ditzakezue.


2012/12/05

jokoa

Egun hauetan ez aspertzeko, hementxe daukazue joko hau(lau jarraian). Ea ordenadoreari irabaztea lortzen duzuen.


2012/12/02

Eguzki sisteman ibilaldia

Ibilaldia ingelesez da , baina zuek ez duzue arazorik izanen dena primeran ulertzeko. Oso polita da.


2012/11/21

Azaroaren 13-14ko eguzki-eklipsea

"Australian Astronomical Observatory"-n hartutako irudiekin osatutako bideoa. Azaroaren 13an 20:45ean hasi zen eta Euskal Herritik ezin izan bagenuen ikusi ere, bideo honetan ederki ikus dezakegu eguzki-eklipse osoa Australian hartutako irudiekin.

2012/11/19

Batuketak poligonoetan

Kokatu zenbaki bakoitza dagokion zirkulu edo karratuan, beti ere kontuan harturik, karratuan kokatzen duzuna bi erpinetako zirkuluetakoen batura izan behar dela.